XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai bateko Errege-Mintegia
BERGARA (Gip.).

San Martin plazako multzo bikain honetan dugu lehen Sociedad Bascongada de Amigos del País zenaren ikerketa eta irakaskuntza nagusiko zentrua izan zena: Seminario Patriótico Bascongado deitua alegia.

1779-93.eko urteetan Europako aurrepuntako ikertzaile talde batekin kontatzen zuen: François Chabaneau eta Fausto Elhuyarrek platino huts xaflakorra isolatzen dute, plantina naturala kloroplatinato amonikoan bihurtuz; Fausto eta Juan Jose Elhuyarrek Wolframioa eta Tungstenoa isolatzen eta deskribatzen dute 1783.ean.

Iritsi zen 132 ikasle edukitzeraino, kopuru polita benetan kontutan hartzen baldin bada garai hartako kultura, Mintegiaren kokapena (nahiez eta komunikazioak ez izanarren hain txarrak), irakaskuntza-motaren berritasunak, zeren hasieran beti susmo txarrak eta espak sortzen bait ditu....

Baziren indiano mexikotarrak ere beren semeak ikastetxe honetara bidaltzen zituztenak; Jovellanos-ek Asturigasko gazteak bertara bidaltzea gomendatzen zuen.

Hala eta guztiz ere, orduko gizartearen aurreritziengatik, eskari gutxi zegoen zientzia aplikatuak ikasteko, nahiz eta ospetsu bat baino gehiago Austriatarren gobernuaren ondorengo atzerapena nolabait konpontzearren lehia horretan saiatzen zen.

Edifizioak txikiketak eta lapurreta jasan zituen frantsesen Konbentzioko inbasio garaian (1793-94.ean); Independentziako gerran; gerra karlistetan odol-ospitalea izan zen.

Gero bigarren irakaskuntzako Institutua izan zen eta azkenaldion bertan aurkitzen da Euskal Herriko Unibertsitatearen U.N.E.D. delakoa.

Udaletxea
BASTIDA (Ar.)
Bakarrik 1.150 biztanleko jendetzarekin, 1977.ean, arabar Errioxa Garaiko buru egiten du, bere auzotar Haro herriaren eraginarekinpean.

Mahasti-zona Kantauriko Toloño mendikatearen alboan.

Udaletxearen fatxadan luxuzko arkitektura barrokoaren elementurik klasikoenak aurkitzen ditugu, euskal udaletxearen banaketa tipikoaren halako kutsadura batekin.

Lehenik kalostra daukagu teilategalaren ordez; neurri itzeleko pilastrak, pisu bat baino gehiago egiten dutela, okuluak, erdiko baoaren enkoadre hautsia.

Arkupeei eta balkoietako burdineriei dagokienez, lehenago ikusi ditugun diapositibetakoen kidekoak dira.

Oro har, apaindura gehiegi eta neurri handiegin abusu bat dagoela ematen du bere proportzioetako etxe batentzako.

Bastida: 1.085 bizt. (1975)
981 bizt. (1981).

Erretaula. Azken Afaria
DONAMARTIRI-UNTZ (Naf.)
Panel honek Azken Afariko eszena errepresentatzen du.

Egia da Euskal Herrian badirela hau baino oin eta egitura nabariagoko erretaulak.

Hala ere mirestekoak dira bai panel honetan eta baita hurrengo diapositiban agertuko denean ere interesgarri egiten dituzten zenbait ezaugarri.

Duten halako perfekzio faltari eta landatasunarengatik, edo horrixe esker agian, bizitasunez, expresio-indarrez eta inpaktuaz bateak daude.

Eta guzti horri lagundu egiten dio ongiegi antolatu gabe dauden gorputzen nahasmenduak, jarreren bortiztasunak, aurpegietan adierazten den afektibitatearen sinpletasunak.

Erretaula
DONAMARTIRI-UNTZ (Naf.)
Baratzeko Otoitzaldiaren eszena.